Albistea

Ekainaren 28a LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruko programazioa

1969ko ekainaren 28an Stonewall-eko (New York) istiluak gertatu ziren, gaur egun LGTBIQ+ harrotasuna bezala ezagutzen dugunaren ernamuina. Harrezkero, urrats garrantzitsuak egin dira LGTBIQ+ pertsonen eskubideak aitortzeko, ez soilik nazioartean eta Espainiako Estatuan, baita Nafarroan ere, aitzindaria izan baita LGTBI+ arloko legeak onesten, hala nola 12/2009 Foru Legea, azaroaren 19koa, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa, eta 8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.
Egun hori dela eta, hilak 24ean egindako Eguesibarko Udaleko osoko Bilkuran, adierazpen instituzionala irakurri da. Hemen eskura dezakezu: ADIERAZPEN INSTITUZIONALA.

Udaletxea ortzadar banderaren koloreekin argituko da E28an.

Horretaz gain, Udalak bi jarduera antolatu ditu:

Ekainaren 25ean, osteguna, 17:30ean, Oihanburun:
HITZALDIA: “HAUR ETA GAZTE TRANSEXUALITATEA”. Ulertzea, lagundu ahal izateko.

Naizen elkartearen eskutik, Bea Sever Egaña sexologoa izango dugu eta ondoren, NAIZENeko familien testigantzak.

Sarrera librea lekuak bete arte..

Ekainaren 27an, larunbata, 16:30ean, Gazteriaren Etxean:
ZINEMA LARUNBATAK: “NIRE IZENA HARVEY MILK DA”

Filmaren ondoren, zineman aditua den Maria Castejonekin solasaldia.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…