Albistea
Urriaren 15a, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna: «Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan»

Eguesibarko Udalak bat egin du Nafarroako toki- eta lurralde-erakundeetako Berdintasun teknikariek sustatutako sentsibilizazio-kanpainarekin, landa-eremuko emakumeen eginkizuna aitortu eta ikusarazteko eta lidergo- eta erabaki-guneetan duten presentzia aldarrikatzeko.
Urriaren 15a, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Eguesibarko Udalak Nafarroako toki- eta lurralde-erakundeetako Berdintasun arloek bultzatutako kanpainan parte hartuko du.
«Más mujeres rurales decidiendo – Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan» lelopean, kanpainak landa-eremuko emakumeek herrien orainean eta etorkizunean betetzen duten zeregina jartzen du erdigunean, baita ordezkaritza-, lidergo- eta erabaki-guneetan haien parte-hartzea areagotzeko beharra ere.
Adierazpen instituzionalak gogorarazten du landa-eremuko emakumeek proiektuak gidatzen dituztela, enplegua sortzen dutela, gizarte- eta kultura-ekimenak sustatzen dituztela eta elkarte, kooperatiba eta erakundeetan aktiboki parte hartzen dutela. Aldi berean, oraindik ere desberdintasunak daudela azpimarratzen du hainbat esparrutan, hala nola baliabideak eskuratzeko aukeretan, lanaren aitortzan, zaintzen erantzunkidetasunean eta erabaki-guneetako parte-hartzean.
Programazioa urrian eta azaroan
Kanpaina honen barruan, Eguesibarko Udalak eta hainbat erakunde eta kontzejuk hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, eztabaidak eta tokiko produktuen dastaketak biltzen dituen programazioa garatuko dute.
Kanpaina iraileko Udal Osoko Bilkuran Adierazpen instituzionala irakurriz hasiko da.
Urriaren 21a | Badostain
18:00etan, Badostaingo Jesús Gorriz Aretoan, «Mujeres frente al cambio climático» hitzaldia izango da, Eva Istúriz Garcíaren eskutik.
Jardunaldia tokiko produktuen dastaketa batekin osatuko da.
Antolatzaileak: Badostaingo Kontzejua, TESOS eta Emagüeskume.
Erakusketa Elian
Eliako Kontzeju Etxeak eta Natura Interpretatzeko Zentroak «REFERENTES: profesionales que iluminan» eta «RESPONSABLES: decisiones que transforman» erakusketa hartuko du. Erakusketa Eguesibarko Zaintzen aldeko Tokiko Itunaren barruan dago eta Pía Alverok egin du.
Urriaren 20a | Elia
19:00etatik 21:00etara, «HOPE! Capítulo 4: Lo invisible» proiektatuko da, etorkizun jasangarri baterako irtenbideei eta tokiko ekintzari buruzko dokumental-sail bateko lana.
Proiekzioaren ondoren, Emagüeskume Elkarteak eta Garrapo S.L.k dinamizatutako eztabaida egingo da.
Antolatzailea: Oxfam Intermón.
Urriaren 23a | Elia
19:00etatik 21:00etara, Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen IX. Ziklo Nazionalaren barruan, «Kukuaren Kanta» (El canto del cuco), Habitantes de Lerga proiektatuko da.
Ondoren, filmaren ekoizle Ione Atenea, Garazi Erburu eta Marina Lameirorekin eztabaida egingo da, Emagüeskume Elkarteak dinamizatuta. Jardunaldia Nafarroako ekoizle baten gazta-dastaketa batekin amaituko da.
Antolatzailea: Eliako Kontzejua.
Azaroaren 6a | Elia
Programazioak 19:00etatik 21:00etara jarraituko du Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen IX. Ziklo Nazionalaren beste saio batekin. Oraingoan, «Lo que queda de ti» filma proiektatuko da.
Filmaren ondoren, landa-eremuko emakume abeltzain eta ekintzaileekin eztabaida egingo da, Emagüeskume Elkarteak dinamizatuta, eta Nafarroako produktuen dastaketa ere izango da.
Antolatzailea: Eliako Kontzejua.
Landa-eremuko emakumeak erabakiguneetan
Kanpainak landa-eremuko emakumeen irudi garaikidea, anitza eta berdinzalea aldarrikatzen du, eta haien presentzia ordezkaritza-, lidergo- eta erabaki-guneetan handitzearen alde egiten du. Halaber, emakumeen parte-hartzea oztopatzen duten trabak ezabatzea eta landa-garapeneko politiketan genero-ikuspegia txertatzea sustatzen du.

