Albistea
Horrela izango da Eguesibarko etorkizuneko Kultur Etxea

Eguesibarko Udalak etorkizuneko Kultur Etxearen diseinua aurkezten du. Herritar guztientzako topagune, sorkuntza eta parte-hartzerako gune berria izango da.
Sarrigurenen, Udalaren ondoan kokatuko den eraikina ingurunean modu naturalean integratzeko diseinatu da, udaletxeko plaza, aintzira, Urbi ibaia eta inguruko berdeguneekin lotura zuzena sustatuz. 4.100 metro koadro baino gehiagoko azalera eraikia izango du, eta kultura-, hezkuntza- eta gizarte-jardueretarako askotariko espazioak bilduko ditu. Besteak beste, erabilera anitzeko auditorioa, liburutegia, ludoteka, erakusketa-aretoak, entsegu-gelak, prestakuntza-gelak, dantza-gela, tailerrak, kafetegia eta adinekoentzako zein komunitate-jardueretarako guneak izango ditu.
Proiektuak arkitektura ireki, irisgarri eta malgu baten alde egiten du, udalerriaren egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko diseinatua. Era berean, jasangarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren aldeko irizpide aurreratuak txertatzen ditu, hala nola geotermia, aerotermia, energia fotovoltaikoa, estalki berdeak eta uraren aprobetxamendurako sistemak, energia-kontsumoa eta ingurumen-inpaktua murrizteko helburuarekin.
Kultur Etxea eraikitzeko aurreikusitako inbertsioa 9 milioi euro ingurukoa izango da. Obrak kontratatzeko pleguak irailean onartzea aurreikusten da, lanak urte amaiera baino lehen esleitu eta eraikuntza 2027ko lehen hiruhilekoan hasteko.
Proiektu honen bidez, Eguesibarrek kultura- eta gizarte-ekipamendu berri bat izango du, udalerriko kultura-eskaintza zabaltzeko eta etengabe hazten ari den herritarren beharrei erantzuteko.
![]() |
![]() |
![]() |




