Albistea
Valle de Egüés – Eguesibar 2027ko Udal Egutegia osatuko duten irudien bila dabil

Eguesibarko Udalak herritarrak 2027ko Udal Egutegiaren prestaketan parte hartzera gonbidatzen ditu, ibarreko toki, paisaia eta begirada desberdinak islatzen dituzten argazkiak bidaliz. Irudiak 2026ko urriaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira.
«Zure begirada ere Eguesibarren parte da» lelopean, Eguesibarko Udalak parte-hartze ekimen bat jarri du abian, 2027ko Udal Egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko.
Proposamenaren helburua egutegia ibarra ezagutzen, zeharkatzen eta gozatzen duten pertsonen begirada desberdinen bidez osatzea da. Paisaiak, txokoak, herriak, natura edo inguruarekin lotutako eszenak izan daitezke datorren urteko hamabi hilabeteetako protagonistak.
Nork har dezake parte?
Deialdian 16 urte edo gehiago dituzten pertsonek parte har dezakete, eta ez da beharrezkoa Valle de Egüés – Eguesibarren erroldatuta egotea.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 12 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hilabete bakoitzeko bat.
Argazkiak aurkezteko epea
Argazkiak 2026ko irailaren 25etik urriaren 25eko 23:59ak arte aurkeztu ahal izango dira.
Deialdiaren oinarri guztiak eta argazkiak aurkezteko gunea hemen daude eskuragarri:
valledeeguesparticipa.com/participa/calendario27/
12 hilabete. Begirada asko. Ibar bera.

