Albistea

Egulbatiko kanpaldia

Kanpamentua, Egulbati jaurerriko ingurune naturalean, kokaturik dago. Ibarreko herrietan geldialdiak egingo ditu autobusak, gutxienez 2 erabiltzailek eskatzen badituzte. Zozketa: ekainak 9. Plazak baino eskaera gehiago egonez gero, ekainaren 9an zozketa egingo da.

🗓️uztailak 20 – abuztuak 7
🕛9:00 – 17:00. Irteera: 08:30ean 1. geltoki
📍Egulbatiko Jaurerria

Izen-ematea

Adinak

A taldea:
2020, 2021 eta 2022 urteetan jaiotakoak
B taldea:
2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotakoak

Datak

1.txanda: Uztailak 20 – 24
2. txanda: Uztailak 27 – 31
3. txanda: Abuztuak 3 – 7

Prezioa

· Erroldatuak 90 €/txanda
· Erroldatu gabeak: 108 €/txanda

Tarifa hobaridunak aplikatuko dira

Araudia

Derrigorrezko Kuota honela itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginik, Udaletxeko erregistroan idazkia aurkeztuz, ekainaren 21a baino lehen. Kasu horretan, % 15 kobratuko da kudeaketa-gastuengatik. Ezabapena epe horretan egiten ez bada, ez da dirurik itzuliko, ezinbesteko arrazoiengatik izan ez bada; kasu horretan, alorrak eskaera aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatuko du.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…