Albistea

Multiabentura Kanpaldia

Abentura Nafarroaren bihotzean duzu zain! Baztan Ibarra 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat diseinatutako esperientzia epiko baten
eszenatoki bihurtuko da. Ez da kanpamentu bat soilik izango; kanoi jaitsiera, herri kirolak, mendi ibilaldiak, tirolinak eta piraguismoa praktikatuko dituzun
tokia izanen da. Adiskidetasunean, abenturan eta ingurune natural paregabe batekiko errespetuan oinarritutako esperientzia da.

Adina: 14- 17 urte

🗓️ abuztuak 3-9
📍Kattalin aterpetxea (Legasa)

Izen-ematea uztailaren 17ra arte: 012 telefonora deituz edo 012ren webgunean. Plaza mugatuak. Plazak izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira, kopurua bete arte.

PREZIOA
· Erroldatuak: 140 €
· Erroldatu gabeak: 200 €

Prezioan Sarrigurenetik joan-etorria, jarduerak, loa eta mantenua barne daude.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…