Albistea

Sensibilizazio kanpaina indarkeria sexistak prebenitzeko eta tratu onak sustatzeko jai-guneetan

Aurten ere, Eguesibarko Udalak sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, indarkeria sexistak prebenitzeko eta festa-guneetan tratu onak sustatzeko.

Sarrigurengo jaietan bi informazio gune (PUNTU MOREAK) jarriko dira, Gurutze Gorriko langileek artatuta:

  • UDALEKO KARPAREN ONDOAN: Ekainak 11 osteguna, 12a ostirala eta 13a larunbata, 22:30etik 2: 00etara.
  • GAZTE KARPA ETA BARRAKEN ONDOAN: Ekainak 12, ostirala: 20:00etatik 00:00etara eta ekainak 13, larunbata: 20:00etatik 01:00etara.

Aurten ere, Felix Garrido Zentroa (Elizmendi kalea, 8, Sarriguren) 24 orduko gune segurua izango da, eta eraso bat jasaten duen edo segurtasunik gabe sentitu daitekeen edozein emakume joan ahal izango da laguntza eskatzera. Gainera, sentsibilizazio materiala banatzen lagunduko dute, jaietan jarriko duten postuan.

Txoznetako elkarte eta kolektiboek, Malkaitz Kultur eta Kirol elkarteak, Eguesibar Saskibaloi elkarteak, Eguesibar Eskubaloi elkarteak eta Eguesibar futbol elkarteak, eraso sexistak prebenitzeko eta jaietan nola jokatu jakiteko formakuntza jaso dute.

Jaietan banatzeko, sentsibilizazio-materialak ere prestatu dira: kartelak, pinak, eskumuturrekoak, etab.

Sentsibilizaziorako-materiala:

Baliabideen gida
Baliabideen txartela
Joan eta etorri diptikoa
Pegatina
Jaiak bizi eta jarraibideak kartela
Gune segurua kartela
Eraso bat saihesteko gomendioak kartela
sexu-eraso baten aurrean nola jokatu behar den
lehen sorospenak jardun egokiak kartela
lehen sorospenak jardun ez egokiak kartela
NABI 1. kartela
NABI 2. kartela
NABI 3. kartela

Gogorarazten dizuegu indarrean jarraitzen duela Ibarreko saltokiek laguntzen duten kanpainak, eta haien telefonoak erabiltzeko aukera ematen duela.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…