Albistea
Helduentzako gaztelania-eskoletan izena emateko epea zabalik

Eskolak irailaren 17an hasiko dira FAZen, eta edozein nazionalitatetako helduei zuzenduta daude. Izen-emateak irailaren 2tik 8ra egin ahal izango dira.
Eguesibarko Udalak, Gizarte Zerbitzuen bidez, helduentzako gaztelania-eskolak eskainiko ditu ikasturte berrian. Proposamena edozein nazionalitatetako pertsonei zuzenduta dago, gaztelania-maila hobetu nahi dutenei, eguneroko bizitzan moldatzeko, lana aurkitzeko, beste pertsona batzuekin komunikatzeko edo ikasketekin jarraitzeko.
Eskolak irailaren 17an hasiko dira, goizez egingo dira FAZen (Familiei Arreta Zentroa) eta CPEBPA José Mª Iribarren ikastetxeko irakasleek emango dituzte. Matrikularen prezioa 5 eurokoa da eta plazak mugatuak dira.
Izen-emateak irailaren 2tik 8ra
Izen-emateko epea irailaren 2tik 8ra egongo da zabalik. Izen-emateak honako leku honetan egin beharko dira:
José María Iribarren Helduen Hezkuntzako Ikastetxea
Ermitagaña auzoa
Bartolomé de Carranza kalea, 5
Iruña
Plazen erabilgarritasuna kontsultatzeko, CPEBPA José Mª Iribarren ikastetxearekin harremanetan jar daiteke 848 430 400 telefono-zenbakian.
Familia Atsedenerako Zerbitzua eskolak ematen diren bitartean
Bertaratzea errazteko, FAZek 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzako Familia Atsedenerako Zerbitzua eskaintzen du eskolen ordutegian.
Zerbitzu honetan interesa duten pertsonek informazio gehiago eska dezakete 948 165 651 telefono-zenbakian.

