Albistea

Eguesibarko Udalak lur bat laga du Las Hayas zentrorako baratze bat egiteko

Eguesibarko Udalak eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak hitzarmen bat sinatu dute gaur. Horren bidez, Udalak 496 metroko lur bat lagako du aldi baterako Ordesa eta Elizmendi kaleen izkinan, Las Hayas ezgaitasuna artatzeko zentro publikoak baratze gisa erabil dezan.

Lagapena doakoa da eta 10 urteko iraupena du. Bi urterik behin luza daiteke, gehienez hogei urtera arte. Agentziak Las Hayas zentroa kudeatzen du, eta bera arduratuko da baratzea ixteaz, bertan egoiliarrentzako eta erabiltzaileentzako jarduerak programatzeaz eta funtzionamendu-gastuez.

Batetik, Xuriñe Peñas Lopez Eguesibarko alkateak sinatu du, eta, bestetik, Inés Francés Román Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako zuzendari kudeatzaileak.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…