
Albistea
Asfaltatze-lanak Gorraitzeko Egues etorbidean eta Zaldoko kalean

Eguesibarko Udalak jakinarazten du irailaren 21etik aurrera asfaltatze-lanak egingo direla Gorraitzen, Zaldoko kalean eta Egues etorbideko tarte batean.
Zaldoko kalean, lanak irailaren 21etik 27ra egingo dira. Epe horretan, asfaltatze-lanak direla eta, kale osoa ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da, betiere eguraldiak lanak egitea ahalbidetzen badu.
Bestalde, Egues etorbidean, lanek 56. eta 72. zenbakien arteko tarteari eragingo diote, bi norabideetan, irailaren 24tik urriaren 4ra. Epe horretan errei-ebakiak eta aparkatzeko debekuak egongo dira.
Egues etorbideko lanak fasetan egingo dira; beraz, zirkulazioa eta aparkalekua progresiboki mugatuko dira.
Bi jarduketetarako aurreikusitako datak eguraldiaren araberakoak izango dira.
Eguesibarko Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.
