Albistea

Eguesibarko Kirolaren XIII. Gala

Eguesibarko Kirolaren XIII. Gala ospatu zen atzo, apirilak 19, Sarriguren Kiroldegian. Bertan, Udalak 2025ean gehien nabarmendu diren kirolari eta klubak saritu zituen.

Izendatze- eta bozkatze-prozesu parte-hartzaile baten ondoren, pertsona eta erakunde hauek saritu ziren:

  • Eguesibarko emakumezko kirolari onena: Iratxe Tejero Hernandez (Hiru Herri Atletiko Taldea).
  • Eguesibarko gizonezko kirolari onena: Oier Alfonso Tornos (Hiruki Triatlón Valle de Egüés).
  • Eguesibarko emakumezko talde onena: Rítmica Alaia Valle de Egüés junior taldea
  • Eguesibarko gizonezko kirol talde onena: EBAko Baloncesto Valle de Egüés taldea.
  • Eguesibarko kirol teknikari onena: Silvia Uhalte Ciordia, Rítmica Alaia Valle de Egüés junior taldearen entrenatzailea.
  • Eguesibarko kirol klub onena: Baloncesto Valle de Egüés

Horrez gain, Rítmica Alaia Valle de Egüés Klubak bere hogeigarren urteurrenean eta Valle de Egüés Eskubaloiak hamargarren urteurrenean egindako lana aitortu zen.

Jarri harremanetan udalarekinEgoitza elektronikoa izapideetara sartuGardentasuna informazio publikoaAtari tematikoak kirola, kultura…