Albistea
Udaletxeko Plaza berriaren obrak hasi dira

Dagoeneko hasi dira Udaletxeko Plaza berriaren obrak. Plaza hori Eguesibarri bizia emateko pentsatuta dago, topaketen, kontzertuen, ekitaldien eta une partekatuen bidez.
Pertsonentzat diseinatutako proiektua da, elkarrekin gozatzeko eta elkargune berri bihurtzeko.
Proiektua Krean sozietate kooperatiboak egin zuen eta lanak Lacunza Hermanos S. L. enpresari esleitu zitzaizkion. Aurreikusitako inbertsioa 453.906,22 eurokoa da.






