Albistea
Eguesibarko Udalak berdintasunean eta erantzunkidetasunean aurrera egiteko istorio berriak zabaldu ditu bere YouTube kanalean

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak hainbat ikus-entzunezko proiektu bildu ditu bere YouTube kanalean, erreferenteak ikusarazteko, erantzunkidetasuna sustatzeko eta Ibarreko emakumeen esperientziak eta ekarpenak aitortzeko.
Eguesibarko Udalak berdintasunaren arloko sentsibilizazioa sustatzen jarraitzen du, bere YouTube kanalean eskuragarri dauden ikus-entzunezko edukien bidez.
Ekimen horiei esker, herritarrek hainbat esperientzia pertsonal eta profesional ezagutzeko aukera dute, genero-rolei buruz hausnartu dezakete eta udalerriko bizitzaren eta memoriaren parte diren istorioak ezagutu ditzakete.
REFERENTES. Profesionales que iluminan
Proiektu honek Amaia Osaba Olaberri, Nerea Larrea Bustos, Mónica Aguado Alonso, Marieta Ramón Alonso, María Paz Benito Osés, Maider Lizarraga Begué eta Amaya Tapia Ábregoren esperientziak biltzen ditu.
RESPONSABLES: decisiones que transforman
Ekimen honek Iñaki Rodríguez Etxeberria, Iván Villanueva Lerin, Joseba Verdugo Goikoetxea, Freddy Ayala Zaraza, Joaquin Iriarte Felipe, Luis Corral Cárdenas, Jon Urtasun Usoz eta Hernán Goñi Ruizen testigantzak jasotzen ditu, erantzunkidetasuna ardatz duen proiektu batean.
Crónicas de lo invisible: voces e historias de las mujeres del Valle
Proiektu honek Betty Tello Quinteros, Inmaculada Negueiro Pérez, Martina García de Juan, Modesta Flores Belmonte, M.ª Ángeles Basail Barberena, M.ª Esther Pérez Cuadrado eta M.ª Peña Gracia Jordanen esperientziak ikusarazten ditu.
Hiru proiektu horien bidez, Eguesibarko Udalak herritarren eskura jartzen ditu berdintasunari, erantzunkidetasunari eta emakumeek gizarteari egindako ekarpenen aitortzari buruz hausnartzera gonbidatzen duten ikus-entzunezko materialak.
Bideoak Eguesibarko Udalaren YouTube kanalean ikus daitezke.

